lunes, 30 de marzo de 2009

Heresiak

Heresiaren kontrako borrokaren historia luzea zen Eliza Katolikoan barnan. Erdi Aroko Mendebaldean, arrianismoa izan zen lehenengoetakoa, zeinek Hirutasuna zalantzan jartzen zuen. Godoek kristautasuna adar hau onartu arren, Rekaredo erregeak 589an katolizismoa hartu zuen.

Geroztik, noizean behin garatu ziren, batez ere 1000. urtearen inguruan, baina oso gutxitan finkatzen ziren eskualde bateko populazio gehienaren artean. Hala gertatu zen Okzitanian katarismoarekin, edo Bohemian Jean Husekin (1369-1415) besteak beste.

XII. mendetik aurrera, Elizak eskeko ordenen laguntza, frantziskotarrena eta, batez ere, domingotarrena, izan zuen heresien hedapena mugatu ahal izateko. Elizaren batasuna bermatzeko, Elizak bitarteko bortitzak erabili zituen hainbatetan: hala nola, Albiko Gurutzada, Husitar Gerrak, Gregorio IX.ak (1227-1241) Inkisizioaren sorrera...

(Andrea)

Gurutzadak

Gurutzadak XI. eta XIII. mendeen artean Aita Santuak deitutako kanpaina militar batzuk izan ziren, musulmanei Lur Santuak kentzea helburu zutenak.
Funtsean, noble feudalen hedatze nahiek, Asiako merkataritzaren kontrolak eta Aita Santuak ekialdeko elizekiko nahi zuen nagusitasunak bultzatu zituzten.

LEHEN GURUTZADA 1095-1099G

Judutarren sarraskia lehen gurutzadan
Urbano II.aren deiak, jende xumea jarri zuen martxan lehenik, "Behartsuen gurutzada" delakoa osatuz. Modu traketsean ekialdera abiatu ziren, judutarren sarraski ugari eraginez bidean. Arduragabe turkiar lurraldean barneratu ziren, non arazorik gabe suntsituak izan ziren.
"Printzeen gurutzada" delako antolatuagoa izan zen, Frantzia, Herbehereak eta Siziliako erreinu normandiarreko tropez osatua eta Godofredo Bouillonekoa, Raimundo Tolosakoa eta Bohemundo Tarentokoa bezalako erdi mailako nobleek agindua. Konstantinoplako beraien egonaldian, turkiarrek okupatutako lurralde oro Bizantziar Inperioari itzultzea zin egin zuten.

(Andrea)

Antso III.a


Antso III.a Gartzes Nagusia (992 - Oviedo, 1035eko urriaren 18a) Ximeno dinastiaren Iruñeko VIII. erregea (1004 - 1035) eta Euskal Lurraldea batu zuen lehena.
Antso III.a Nagusiak oinordetza bere seme Gartzia III.a Santxez Naiarakoari utzi zion erreinu osoa, eta bere beste hiru semeei lurralde banaren jaurgoa. Hau da, oraingo Nafarroa-Errioxa-Euskal Autonomia Erkidegoa biltzen zituen lurren agintea Gartziari zuzenean utzi zion.
(Ane)

jueves, 26 de marzo de 2009

Krisia

XIII.mendearen bukaeran nekazaritzako produkzioaren eta biztanleriaren arteko oreka apurtzen hasi zen. Nekazaritzak ezin zuen gehiago produzitu eta ezinezkoa zen lur gehiago lantzea.Horretaz gain XIV.mendearen lehenengo zatiaz geroztik behin eta berriro ziklikoki errepikatzen ziren krisialdiak gertatu ziren, eta izurriteetan eta gerretan milaka biktima egon ziren.
Gerraren izurriaren eta gosearen ondorioz beherakada demografiko handia (biztanleria asko jeitsi) egon zen; horren ondorioak berehala nabarmendu ziren:
-Lur asko hutsik gelditu ziren.
-Jaunen diru sarrerak behera egin zuten.
-Jaunen indarkeria areagotu egin zen.
-Hirietako gatazkak ugaritu egin ziren.

Apurka-apurka jauntxoak baldintza hobeagoak eskaintzen hasi ziren eta egoera hobera joaten hasi zen XV.mendean.
Jauntxoek beraien lurretan jendeak lan egitea eta lurrak lantzea behar zutenez, baldintza hobeagoak ezarri zituzten eta hala XV.mendearen erdialdean egoera hobera joaten hasi zen.
(Ane)

lunes, 23 de marzo de 2009

Amerikaren aurkikuntza

Amerikaren aurkikuntza deritzo 1492ko urriaren 12an europar talde batek, Kristobal Kolon buru zutela, Asiara iritsi zirela pentsatuz, Karibeko itsasoko Guanahani uhartera iristeari, Espainiako Errege Katolikoen agindupean. Historia unibertsaleko momentu gorenetariko bat dela esan ohi da, aurkikuntza hark, bortitza izan zen arren, bi giza mundu oso desberdinen topaketa ekarri baitzuen, ordura arte bakoitzak bere bidea jarraitu zuen bestea existitzen zela ere jakin gabe. Aurkikuntzak oso eragin haundia izan zuen Europan, eta mundu modernoaren abiapuntu izan zen.

Kristobal Kolonek uste zuen Asiara iritsi zela -garai hartan Indiak izendatua- eta uste horrekin utzi zuen mundua, europarrentzat ezezaguna zen kontinente bat aurkitu zuela jakin gabe.
(Ane)

KrIsToBaL KoLoN

Kristobal Kolon (1451-1506) Gaztelako koroarentzat lanean aritu zen nabigatzaile eta kartografo genovatarra izan zen. 1492.eko urriaren 12an Amerika aurkitu zuen europarrentzat. Kolonbiako Errepublikak Kolon omenez hartu zuen izen hau.1451n jaio zela esaten da eta, agian, Genovan(Italian)
Gizon polemikoa eta misteriotsua, autodidakta eta behatzaile handia izan zen.
Asko izan ziren, Kristobal Kolonek eginiko bidaiak. Apunteak eta idatzizko notak egiten jaioa zen eta, honela, berak eginiko hainbat bidaia kontatzen ditu, Egeo itsasotik, Erresuma Batuak eta Islandiara arte.1480an Felipa Muñiz de Perestrellorekin ezkondu zen Portugalen beranduago, bere lehenengo semea jaio zen: Diego Kolon.
Kolonek Indiara iristeko irrikaz zegoen, paraje haietan aberastasun handia zegoela uste baitzuen.Triste eta gaixo, egin zuenaren garrantziaz ohartu gabe, 1506ko maiatzaren 20an hil zen Valladoliden. Kolonen iritziz, Ekialdeko lurretara Indietara edo Cipangora (Japonia), Europatik mendebalderantz bidaiatuz irits zitekeen. Portugaldarrak, berriz, urrutiko leku horietara Afrika inguratuz iritsi nahian zebiltzan.
(Andrea eta Ane)

Monarkia

Monarkia estatu baten gobernu era da, non goi kargua biziartekoa den eta oinordekotasunagatik izendatua izaten den. Kargu honi monarka deritzo.Monarka batek agindutako estatuari monarkia edota erreinu deritzo.

ERDI AROA:
Erdi Aroan monarkia Europan zehar zabalduta zegoen, lurraldea defendatzeko agintari autoritario baten beharragatik.Europar monarkiak dinastikoak ziren: seme zaharrenak oinordetzen zuen tronua.Soldaduak armak jauntxo feudaletatik lortzen zituzten, nobleziaren leialtasunaren beharra zutelarik boterea mantentzeko.

Erdi Aroko Mendebaldea erregeek gobernatu zuten,baina mugak zituzten.Monarkek beste botere batzuk aintzat hartu behar zituzten. Behe Erdi Aroan,toki batzuetan erregearen boterea handitu zen.

Monarkia Erromatar Inperioaren erortzean eta errege barbaroak etortzean sortu zen Europan. Errege-boterea aitarengandik semearengana eskualdatzen da leinuak osatuz. zenbait ikur bereganatuz joan ziren: koroa, tronua, zeremonia-multzoa, altxamendua...

(andrea)

sábado, 21 de marzo de 2009

Al-andalus

Nahiz eta "Bandalo" hitzetik datorren eztabaidatu den, "Al-Andalus" izena numismatika musulmanean lehen aldiz agertzen da, okupazioaren ondoren, Al'Andalus Hispaniarekin erlazionatzen delarik Andaluzian aurkitutako txanpon ugaritan, bi izenak esanahi berdinarekin agerten direlarik. Aurkeztutako hipotesietako batek zera dio: Bandaloak penintsularen hegoaldean egon ziren denboraldi batez eta Afrikaren iparraldera iritsi ziren. Iparafrikarrek penintsulatik zetozela ikusita, hango lurrei bandaloen izena eman zieten. Ez dago Vandalucía hitzaren arrastorik, baina eboluzioa logikoa litzateke bertako hizkuntza ikusita, izan ere genitiboak u- partikula hitzaren hasieran ezarriz sortzen dira. Vandalo hitza uandalo esaten zenez erraz nahas daitezke "tarmort uandalo" eta "tamort u-andalos" (andaloen lurra). Geroago penintsulara iristean lurraldeari Al- partikula gehitu eta "Al-Andalus" deituko liokete.

Musulmanak Iberiar penintsulara 711an heldu ziren, erreinu bisigodoa gerran zegoen garaian ondorengotza arazoak zirela-eta. Don Rodrigo aurreko erregea zen Witizaren familiarekin aurka zegoen. Azkeneko hauek laguntza eskatu zioten Afrika iparraldeko berbere tribu islamdarrei. Don Rodrigo irabaztean, ia esfortzurik gabe, musulmanak ia Hispania osoa bereganatu zuten, 722 urteraino. Musulmanek ez zuten indarkeria handiz euren legeak ezartzen, bakarrik leku estrategikoenak hartzera abiatu ziren, eta handik beste guztia kontrolatu.

(andrea eta ane)

eleizak eta monastegiak

Monasterioa edo zenobioa eraikin erlijiosoa da non "monastikoak" bizi diren, bai elkarrekin bai bakarka. Tenplu mota hauek kristautasunean, hinduismoan eta budismoan eraiki eta erabiltzen dituzte
Erromatar Inperioaren garaian (Milango ediktuaren bidez, 313an, kristauek gurtzeko askatasuna lortu zuten) Estatuko erlijio bihurtuta, kristautasuna Europan zehar Erdi Aroko lehenengo mendeetan hedatu zen. Erlijioaren zabalkuntzarekin batera, elizaren hierarkia ere eraikitzen joan zen, Aita Santuaren inguruan. Elizaren burua izanik, Erromako apezpikua Mendebaldeko botere nagusienetakoa zen, haren autoritate espirituala Petri apostoluaren ondorengotzan oinarritzen baita.

Bilakaera hau motela izan zen (V. mendetik XIII. mendera), dena den, eta oztopo andana gainditu behar izan zituen.
(Ane,Andrea)

lunes, 16 de marzo de 2009

feudalismoa

Feudalismoa Erdi Aroko Europako sistema politiko, ekonomiko eta soziala zen, XI-XIII. mendeen artean emana. Erreinuak konderri eta jaurerri txikiagoetan banatzen zen, non jauntxoek beraien basailuen babesa bermatzen zuten, eta hauek trukean zergak eta tributuak ordaindu behar izaten zituzte jaunaren lurrak erabiltzeagatik. Jauntxo feudal hauek nobleak edota Elizako kidea ziren eta erregearekin dependentzia erlazio bat zuten, handiagoa edo txikiagoa izan zitekeena.

Bere jatorria Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondoko herri barbaro inbasioetan, nekazaritzaren nagusitasunean, garaiko teozentrismoan eta gizartearen kontzeptu piramidalean datza.

(Andrea)

Judaismoa

Judaismoa, juduen erlijioa, gaur egun bizirik dauden erlijio monoteistatatik zaharrena da. Judaismoaren doktrina, profezia eta historian oinarritzen dira beste erlijio abrahamiko guztiak.

Beste erlijioak ez bezala, hau ez dago profeta edo salbatzaile batean oinarriturik, herri aukeratu batean baizik.

Jainko sortzaile batengan sinesten dute, espirituala eta hilezkorra. Sinesten dute egun batean Jainkoak Mesias bat bidaliko duela, gizon hori Daviden tribuko ondorengoa izango da. Une horretatik aurrera guztiak bakean eta Gogaidetasunean biziko garela uste dute, Jainko bakarrarengandik lotuta.

(ANDREA)

Islama

Islama Mahoma Profetak Arabian VII. mendean sortutako erlijioa da. Kronologikoki erlijio abrahamikoen hirugarrena da, Judaismo eta Kristautasunaren ondotik, eta elementu asko jasoko ditu aipatutako erlijioetatik.
Islamaren libururik sakratuena Korana da. Eta maila handiena kalifa da.
honek errezitazioa esan nahi du; bertan Mahomak Jainkoarengandik jasotako errebelazioa azaltzen da. Hasieran, Profeta hil zen arte, errebelazioa ahoz-aho igortzen zen, hortik liburuaren izena.
Islama praktikatzen duen pertsonari musulman deitzen zaio eta euren tenplua meskitak dira.
Islama Afrikako Iparraldera, Espainara eta Ekialde hurbilera edatu zen.
Iberiar Penintsularen konkista 711n hasi zen, Guadaleteko batailan bisigodoak garaitzean. Hurrengo zortzi urteetan penintsula osoa bereganatu zuten, gehienetan tokian tokiko nobleziarekin izandako bake itunen bidez. Euskal Herrira ere iritsi ziren, Iruñean Gazteluko Plazako azken indusketek erakutsi duten moduan. Iparralderago ere joan ziren, harik eta Toursko guduan Karlos Martel frankoen buruzagiak garaitu zituen arte (732).
1956ko martxoaren 23an Pakistan munduko lehen islamiar errepublika bihurtu zen.

(Andrea)

domingo, 22 de febrero de 2009

Orreagako gudua

VIII. mendean, frankoek agintea hegoalderatz zabaldu zuten berriro. Karlomagno errege handiak Zaragozako buruzagi arabiarrarekin akordio bat egin zuen, hark Zaragoza hiria eman ziezaion, baina gudaloste frankoak hirira iristean, iruzur egin ziotela konturatu zen. Horren ondorioz, Karlomagnoren tropek Iruñea suntsitu zuten eta baskoiek mendeku hartu zuten Pirinioetan, Orreagan, segada batean soldaduak ustekabean harrapatuz 778ko abuztuaren 15ean. Errolan, Karlomagnoren lotinant bat, hil zen gudu hartan. Gertakari haietan oinarriturik, frankoek Errolanen Kantorea, lehen gesta-kanta, idatzi zuten. Hala ere, kanta horrek frankoen ikuspuntua adierazi zuen: frankoen aurkari baskoiak armada musulman gisan agertu ziren eta Errolan printzea borroka eginez heroi moduan hil zen gudu odoltsu batean, eta ez segada batean harrapatuta.
(Ane L)

ekonomia eta gizartea bantziar imperioan

bizantziako gizartean alde handiak zeudela: boteretxu gutxi baxuk zeuden eta gehiena pobreek eta ez-askeek osatzen zuten, boteretxuen hartean familia imperiala, jabe handiak, goi-funtzionarioak...zeunden eta pobreen hartean hiriko artisauak, merkatari txikiak...osatsen zuten.

imperioko biztanleriaren %90 nekazaritzan eta abelzaintzan aritzen zen eta produktu nagusiak, zerealak, oliba olioa etya ardoa ziren. Lur gehiena estatuaren, monasterioaren eta pribilegiatu gutxi batxuen esku zegoen.

hiri ugari zeuden eta, nagusienak konstantinopla eta alexandria ziren.

(iker)

jueves, 19 de febrero de 2009

ihauterietarako lantxoa


Zuen blogak irakurrita hemen duzue galdera batzuk test modukoak,
http://cid-23903d5c6189f497.skydrive.live.com/self.aspx/P%c3%bablico/galderak.doc
zabaldu artxiboa, gorde zuen ordenagailuan, astean zehar betetzen joan (azpimarratuz erantzun egokiak) eta gero bidali andoni.goiriena@gmail.com eta zuzenduta jasoko duzue zuen korreoan edo blogean.

miércoles, 18 de febrero de 2009

MENDEBALDE GERMANIARRA

Barbaroen herriak kontinente europarrean finkatzeko prozezua oso luzea izan zen eta II. mendearen amaieranhasi eta XI.mendearen erdialdean amaitu zen. Historialariek bi alde bereizten dituzte herri hauen finkatze-prozesua aztertzerakoan:

leheninbasioak IV. mendearen amaieran hasi eta VI. mendearen erdialdean amaitu ziren. Inbasioak baino gehiago migrazioak izan ziren, lurretan zartu ziren herrienaketa erresuma independiente asko sortu ziren.

(iker)

BIZANTZIAR ARTEA

Bizantziar artea erlijiosoa izan zen gehienbat, eta arte erromatarra, helenistikoa eta ekialdeko paleokristaua izan zituen iturri. Hasiera batean aginte absolutua eta goratze mistikoa adierazteko helburua zeukan. Horren ezaugarri estetiko izan ziren formen handitasuna eta irudien frontalitatea. Hala ere, geroago forma biziago eta motibo ugariagoko formetara aldatzen joan zen. Literatura eta musika bizantziarrek ere printzipio berari jarraitu bazioten ere, bereziki arte bisualen alorrean isladatu zen balore erlijiosoen gorespena eta hauetan garatu ziren elementu berriak.

(iker)

lunes, 16 de febrero de 2009

Arte gotikoa

Estilo GOTIKOA Frantziaren Iparraldean jaio zen XII mendean XIII.ean Europa osora zabaldu zen.
Estilo gotikoa batez ere ARKITEKTURA ERLIJIOSOAN garatu zen. Erainkuntza erromaniko sendoak arindu egin ziren askoz xehatasun guztietan eta diseinu berri ausartak agertu ziren, argia eta espazioa oso garrantzitzu bilakatuz.Puntu-erdiko arku astunen ordez ojiba arku irekiak agertu ziren, PUNTADUNAK.
Arkitektura zibilak ere izan zuen estilo berriaren eragina: jauregietako galerietan arku zorrotzen erruz agertu ziren. Barruak arranditzuak bihurtu ziren eta altzariak arkitekturatik hartutako apainduraz edertu ziren.

(ANDREA)

jueves, 12 de febrero de 2009

Erlijioa

Botere arteko gatazka Behe Erdi Aroa
Erdi Aroko azken mendeetan Europa modernoaren egituraketan eragina izango duten bi prozesu paralelo gertatzen dira: alde batetik,Eliza erakunde boteretsu bat bihurtzen da, antzinako espiritualtasuna berreskuratzen saiatzen diren mugimendu ezberdinak sortuz; bestalde, erresumak eta Estatu nazionalak sendotzen doaz, Eliza eta Inperiotik aparte.

Elizaren boterea
Inbestiduren gerraren ondoren Elizak bere botere eta Inperioaren aurrean, eta aldi baterako monarkiekin gertatzen zen bezala, botere egitura bat bihurtzeko joera hartu zuen.
Espiritualtasun berria
Eliza hierarkiako kideen artean ohiturak arruntu egin ziren, eta honi erantzuteko, jaiera barnekoiago bat eta kristautasunaren printzipioetatik gertuago zegoen bizimodu bat bilatzen zuten erlijiozko mugimenduak ugaritu egin ziren.
Garai horretako bi heresiarik ospetsuenak hauek izan ziren:
• Kataro edo albitarrak: kleroaren bizitza mundutar eta aberastasunaren aurka zeuden, eta ez zuten Eliza onartzen, gaizkiaren agerpen bat izateagatik.
• Valdotarrak: Pedro Valdoren jarraitzaileak.Lyongo merkatari honek, elizaren aberastasunengatik izututa, bere ondasunak pobreen artean banatzea erabaki zuen.

(Cristian)

Kristautasuna

Kristautasuna Erdi Aroko historiaren bihotzean datza.Erromako aita santuaren inguruan antolatuta, Mendebaldeko Erdi Aroko mugak eta mundu kristau katolikoenak bat dira .Kristautasuna munduko hiru erlijio monoteistetako zabalena da, Judaismoa eta Islama dira besteak. Kristautasuna Judaismotik dator,eta gaur egun gauza asko dauzkate elkarren arteko.Kristautasunak Torah liburu sakratuan dauden liburuak hartzen ditu eta Itun zaharra deitzen dio,baina bere erlijio-oinarria Itun Berrietan dago idatzita.Biek osatzen dute Biblia liburua.Judaismoaren lege bakarra, aldiz,Torah da.Kristauen tenpluak elizak, katedralak eta abar dira. Jesukristorengan eta Jainkoarengan sinesten dute. Hainbat ospakizun dituzte, esaterako, Mendekoste eta Eguberria.

(Andrea)



Nafarroako erresuma

Iruñeko Erresuma 824. urtean sortu zen Iruñearen inguruan. Eneko Aritza izan zen bertako lehen erregea, baskoien lurraldeetan sortua.
Mendebaldeko Pirinioak lurralde estrategikoa zen, Pirinioak igarotzeko toki aproposa baitzen, Ekialdeko Pirinioekin batera.
Ezaguna da 778ko abuztuaren 15ean gertatutakoa, Carolus Handiak Iruñeko harresiak eraitsi ondoren, euskal tribuek armadaren atzealdea ezdeustu zuten Orreagako guduan.
806 eta 812 urteetan, badirudi Iruñea frankoen menpean zegoela. Hala ere, enperadore frankoek ezin zuten inperioz haraindiko lurraldeak behar bezala zaindu, etxean zuten arazoak zirela-eta. Horrela, apurka-apurka eskualdea inperioaren eraginetik ateratzen joan zen eta bertako dinastia indartzen. 824. urtean, Eneko Aritza buruzagia bertako errege izendatua izan zen, Iruñeko errege-erreginen aitzindari.
(ane)

lunes, 9 de febrero de 2009

muñatones dorretxea

Muñatones eraikina multzo bateko zatia da. Beste eraikin osagarri batzuekin osatu zuen multzoa: gaur egun desagertua dagoen San Martin Muñatoiz baseliza eta Pizkundeko jauregi bat, zaharberritua. Gazteluak erdigunean du jatorria, Erdi Aroko euskal gaztelu gehienek bezala: kubo formako dorre-gotorleku almenatua, oso hermetikoa, harresi-barru angeluzuzen batekin inguratua, alde bakoitzean kubo bana duela eta dorre karratua bi aldetan, sarrera modura. Sarrera zeharkatuta defentsako bigarren lerro almenatura heltzen gara eta hortik benetako dorrera.
Oraingo monumentua lehenago egon ziren eraikinetatik eratorritakoa da eta mende bat baino gehiagoan eraikitakoa. Juan Lopez de Salazar hasi zen, 1339 aldera, garai hartako San Martin gotorlekua eraikitzen. Haren dorrea eraikin solido eta hermetikoa zen, lauangeluko oinplanokoa, zabalera sakonera baino zertxobait nabarmenagoa zuela. Gaur egun hogei metroko altxaera dauka. Bi solairuei eta hirugarrenaren abiaburuari dagozkio eta, horrenbestez, hortik eratortzen den bolumena nahiko bertikala da. Hormak nahiko lodiak dira (1,10 m) eta ongi ordenatutako harlanduxkoan eta harlanduzkoan prestatuta daude, gune noblearen adierazgarri.

(iker)

arkitektura erromanikoa

Arkitektura erromanikoa arkitektura estilo bat da, Europan jaio eta garatu zena Erdi Aroko urteetan zehar (950 inguru ~ XII. mendea arte).

Arkitektura honen ezaugarriak:

• Arkitektura rurala edo mendikoa: garai haietan ez zen ia hiririk. Zeudenak oso txikiak ziren.
• Artisau arkitektura: artisau Kuadrilla txikiek garatzen zuten arkitektura. Haien ezagupenak, belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren. Talde hauek lortzen zuten neurri handiko eraikinak jasotzea, ia makinariarik gabe. Denbora zen faktore nagusiena.
• Monastegiko arkitektura: monastegiak ziren ekonomikoki orekatuen zeudenak, kultura gehien zutenak, eta beraz, erromanikoaren hazkundea, monastegien garapenarekin bat zetorren.
Arkitekturaren funtzioak:

• Ostatu eman
• Otoitzarako eliza eskeini
• Gurtzeko, erlikiak erakustea

(iker)

Erdi Aroko artea

Erdi Aroko artelan gehiena erlijioarekin lotuta zegoen, gehienetan Elizak, edo Elizaren gizabanako boteretsuek, apezpikuek esaterako, edo bizitza amankomuneko elkarteek, konbentuek esaterako, eskatzen eta ordaintzen baitzuten artea. Gainera, oso maiz erabilpen liturgikoa zeukan: gurutzeak edo erretaulak, besteak beste.
Erdi Aroko funtsezko gaietako bat errealismo eza da. Irudigintzako perspektibaren inguruko eta gizakien figura ulertzeko ezaguera franko Erromako erorketarekin galdu zen. Hala ere, historialari ugarik adierazi dute errealismoa ez zela ertaroko artisten kezka nagusia. Mezu erlijiosoa iragarri nahian, irudi ikonikoak zehaztasun handiz egindakoak baino ziren beharrezkoak.

(iker)

erdi aroko antolamendua

Historiagile batzuek erdi aroa hiru zatitan banatzen dute(Goiz erdi aroa, tarteko erdi aroa eta berant erdi aroa.Baina beste batzuek,aldiz,soilik bi zatitan(goiz erdi aroa eta berant erdi aroa):
1. Goiz Erdi Aroa, V. mendean Mendebaldeko Erromatar Inperioaren egitura soziopolitiko eta ekonomikoak suntsitu zirenetik XII. mendean merkataritzako burgesia indarrez agertzen den artekoa.
2. Berant Erdi Aroa, XV. mendera arte luzatu zena, burgesiaren (aberatzez osatutako maila) finkatze sozial eta ekonomikoarekin batera, Mendebaldeko Europa osoan mugimendu sozial eta kultural handia zabaldu zuena.

(andrea,ane,iker)

ERDI AROA

-Erromatar Inperioa erori zenean ERDI AROA hasi zen. ERDI AROAn hiru garai bereizten dira: GOIZ ERDI AROA, TARTEKO ERDI AROA eta GOIZ ERDI AROA.

-GOIZ ERDI AROAn Bizantziar Inperioa, Islama eta Mendebalde Germaniarra bereizten dira.

-TARTEKO ERDI AROAn Feudalismoa indartu zen.

-BERANT ERDI AROAn izugarrizko krisia gertatu zen.Euskal Herrian bandoen arteko (Ganboatarrak eta Oinaztarrak) gudak gertatu ziren.

(ane)