lunes, 30 de marzo de 2009

Heresiak

Heresiaren kontrako borrokaren historia luzea zen Eliza Katolikoan barnan. Erdi Aroko Mendebaldean, arrianismoa izan zen lehenengoetakoa, zeinek Hirutasuna zalantzan jartzen zuen. Godoek kristautasuna adar hau onartu arren, Rekaredo erregeak 589an katolizismoa hartu zuen.

Geroztik, noizean behin garatu ziren, batez ere 1000. urtearen inguruan, baina oso gutxitan finkatzen ziren eskualde bateko populazio gehienaren artean. Hala gertatu zen Okzitanian katarismoarekin, edo Bohemian Jean Husekin (1369-1415) besteak beste.

XII. mendetik aurrera, Elizak eskeko ordenen laguntza, frantziskotarrena eta, batez ere, domingotarrena, izan zuen heresien hedapena mugatu ahal izateko. Elizaren batasuna bermatzeko, Elizak bitarteko bortitzak erabili zituen hainbatetan: hala nola, Albiko Gurutzada, Husitar Gerrak, Gregorio IX.ak (1227-1241) Inkisizioaren sorrera...

(Andrea)

Gurutzadak

Gurutzadak XI. eta XIII. mendeen artean Aita Santuak deitutako kanpaina militar batzuk izan ziren, musulmanei Lur Santuak kentzea helburu zutenak.
Funtsean, noble feudalen hedatze nahiek, Asiako merkataritzaren kontrolak eta Aita Santuak ekialdeko elizekiko nahi zuen nagusitasunak bultzatu zituzten.

LEHEN GURUTZADA 1095-1099G

Judutarren sarraskia lehen gurutzadan
Urbano II.aren deiak, jende xumea jarri zuen martxan lehenik, "Behartsuen gurutzada" delakoa osatuz. Modu traketsean ekialdera abiatu ziren, judutarren sarraski ugari eraginez bidean. Arduragabe turkiar lurraldean barneratu ziren, non arazorik gabe suntsituak izan ziren.
"Printzeen gurutzada" delako antolatuagoa izan zen, Frantzia, Herbehereak eta Siziliako erreinu normandiarreko tropez osatua eta Godofredo Bouillonekoa, Raimundo Tolosakoa eta Bohemundo Tarentokoa bezalako erdi mailako nobleek agindua. Konstantinoplako beraien egonaldian, turkiarrek okupatutako lurralde oro Bizantziar Inperioari itzultzea zin egin zuten.

(Andrea)

Antso III.a


Antso III.a Gartzes Nagusia (992 - Oviedo, 1035eko urriaren 18a) Ximeno dinastiaren Iruñeko VIII. erregea (1004 - 1035) eta Euskal Lurraldea batu zuen lehena.
Antso III.a Nagusiak oinordetza bere seme Gartzia III.a Santxez Naiarakoari utzi zion erreinu osoa, eta bere beste hiru semeei lurralde banaren jaurgoa. Hau da, oraingo Nafarroa-Errioxa-Euskal Autonomia Erkidegoa biltzen zituen lurren agintea Gartziari zuzenean utzi zion.
(Ane)

jueves, 26 de marzo de 2009

Krisia

XIII.mendearen bukaeran nekazaritzako produkzioaren eta biztanleriaren arteko oreka apurtzen hasi zen. Nekazaritzak ezin zuen gehiago produzitu eta ezinezkoa zen lur gehiago lantzea.Horretaz gain XIV.mendearen lehenengo zatiaz geroztik behin eta berriro ziklikoki errepikatzen ziren krisialdiak gertatu ziren, eta izurriteetan eta gerretan milaka biktima egon ziren.
Gerraren izurriaren eta gosearen ondorioz beherakada demografiko handia (biztanleria asko jeitsi) egon zen; horren ondorioak berehala nabarmendu ziren:
-Lur asko hutsik gelditu ziren.
-Jaunen diru sarrerak behera egin zuten.
-Jaunen indarkeria areagotu egin zen.
-Hirietako gatazkak ugaritu egin ziren.

Apurka-apurka jauntxoak baldintza hobeagoak eskaintzen hasi ziren eta egoera hobera joaten hasi zen XV.mendean.
Jauntxoek beraien lurretan jendeak lan egitea eta lurrak lantzea behar zutenez, baldintza hobeagoak ezarri zituzten eta hala XV.mendearen erdialdean egoera hobera joaten hasi zen.
(Ane)

lunes, 23 de marzo de 2009

Amerikaren aurkikuntza

Amerikaren aurkikuntza deritzo 1492ko urriaren 12an europar talde batek, Kristobal Kolon buru zutela, Asiara iritsi zirela pentsatuz, Karibeko itsasoko Guanahani uhartera iristeari, Espainiako Errege Katolikoen agindupean. Historia unibertsaleko momentu gorenetariko bat dela esan ohi da, aurkikuntza hark, bortitza izan zen arren, bi giza mundu oso desberdinen topaketa ekarri baitzuen, ordura arte bakoitzak bere bidea jarraitu zuen bestea existitzen zela ere jakin gabe. Aurkikuntzak oso eragin haundia izan zuen Europan, eta mundu modernoaren abiapuntu izan zen.

Kristobal Kolonek uste zuen Asiara iritsi zela -garai hartan Indiak izendatua- eta uste horrekin utzi zuen mundua, europarrentzat ezezaguna zen kontinente bat aurkitu zuela jakin gabe.
(Ane)

KrIsToBaL KoLoN

Kristobal Kolon (1451-1506) Gaztelako koroarentzat lanean aritu zen nabigatzaile eta kartografo genovatarra izan zen. 1492.eko urriaren 12an Amerika aurkitu zuen europarrentzat. Kolonbiako Errepublikak Kolon omenez hartu zuen izen hau.1451n jaio zela esaten da eta, agian, Genovan(Italian)
Gizon polemikoa eta misteriotsua, autodidakta eta behatzaile handia izan zen.
Asko izan ziren, Kristobal Kolonek eginiko bidaiak. Apunteak eta idatzizko notak egiten jaioa zen eta, honela, berak eginiko hainbat bidaia kontatzen ditu, Egeo itsasotik, Erresuma Batuak eta Islandiara arte.1480an Felipa Muñiz de Perestrellorekin ezkondu zen Portugalen beranduago, bere lehenengo semea jaio zen: Diego Kolon.
Kolonek Indiara iristeko irrikaz zegoen, paraje haietan aberastasun handia zegoela uste baitzuen.Triste eta gaixo, egin zuenaren garrantziaz ohartu gabe, 1506ko maiatzaren 20an hil zen Valladoliden. Kolonen iritziz, Ekialdeko lurretara Indietara edo Cipangora (Japonia), Europatik mendebalderantz bidaiatuz irits zitekeen. Portugaldarrak, berriz, urrutiko leku horietara Afrika inguratuz iritsi nahian zebiltzan.
(Andrea eta Ane)

Monarkia

Monarkia estatu baten gobernu era da, non goi kargua biziartekoa den eta oinordekotasunagatik izendatua izaten den. Kargu honi monarka deritzo.Monarka batek agindutako estatuari monarkia edota erreinu deritzo.

ERDI AROA:
Erdi Aroan monarkia Europan zehar zabalduta zegoen, lurraldea defendatzeko agintari autoritario baten beharragatik.Europar monarkiak dinastikoak ziren: seme zaharrenak oinordetzen zuen tronua.Soldaduak armak jauntxo feudaletatik lortzen zituzten, nobleziaren leialtasunaren beharra zutelarik boterea mantentzeko.

Erdi Aroko Mendebaldea erregeek gobernatu zuten,baina mugak zituzten.Monarkek beste botere batzuk aintzat hartu behar zituzten. Behe Erdi Aroan,toki batzuetan erregearen boterea handitu zen.

Monarkia Erromatar Inperioaren erortzean eta errege barbaroak etortzean sortu zen Europan. Errege-boterea aitarengandik semearengana eskualdatzen da leinuak osatuz. zenbait ikur bereganatuz joan ziren: koroa, tronua, zeremonia-multzoa, altxamendua...

(andrea)

sábado, 21 de marzo de 2009

Al-andalus

Nahiz eta "Bandalo" hitzetik datorren eztabaidatu den, "Al-Andalus" izena numismatika musulmanean lehen aldiz agertzen da, okupazioaren ondoren, Al'Andalus Hispaniarekin erlazionatzen delarik Andaluzian aurkitutako txanpon ugaritan, bi izenak esanahi berdinarekin agerten direlarik. Aurkeztutako hipotesietako batek zera dio: Bandaloak penintsularen hegoaldean egon ziren denboraldi batez eta Afrikaren iparraldera iritsi ziren. Iparafrikarrek penintsulatik zetozela ikusita, hango lurrei bandaloen izena eman zieten. Ez dago Vandalucía hitzaren arrastorik, baina eboluzioa logikoa litzateke bertako hizkuntza ikusita, izan ere genitiboak u- partikula hitzaren hasieran ezarriz sortzen dira. Vandalo hitza uandalo esaten zenez erraz nahas daitezke "tarmort uandalo" eta "tamort u-andalos" (andaloen lurra). Geroago penintsulara iristean lurraldeari Al- partikula gehitu eta "Al-Andalus" deituko liokete.

Musulmanak Iberiar penintsulara 711an heldu ziren, erreinu bisigodoa gerran zegoen garaian ondorengotza arazoak zirela-eta. Don Rodrigo aurreko erregea zen Witizaren familiarekin aurka zegoen. Azkeneko hauek laguntza eskatu zioten Afrika iparraldeko berbere tribu islamdarrei. Don Rodrigo irabaztean, ia esfortzurik gabe, musulmanak ia Hispania osoa bereganatu zuten, 722 urteraino. Musulmanek ez zuten indarkeria handiz euren legeak ezartzen, bakarrik leku estrategikoenak hartzera abiatu ziren, eta handik beste guztia kontrolatu.

(andrea eta ane)

eleizak eta monastegiak

Monasterioa edo zenobioa eraikin erlijiosoa da non "monastikoak" bizi diren, bai elkarrekin bai bakarka. Tenplu mota hauek kristautasunean, hinduismoan eta budismoan eraiki eta erabiltzen dituzte
Erromatar Inperioaren garaian (Milango ediktuaren bidez, 313an, kristauek gurtzeko askatasuna lortu zuten) Estatuko erlijio bihurtuta, kristautasuna Europan zehar Erdi Aroko lehenengo mendeetan hedatu zen. Erlijioaren zabalkuntzarekin batera, elizaren hierarkia ere eraikitzen joan zen, Aita Santuaren inguruan. Elizaren burua izanik, Erromako apezpikua Mendebaldeko botere nagusienetakoa zen, haren autoritate espirituala Petri apostoluaren ondorengotzan oinarritzen baita.

Bilakaera hau motela izan zen (V. mendetik XIII. mendera), dena den, eta oztopo andana gainditu behar izan zituen.
(Ane,Andrea)

lunes, 16 de marzo de 2009

feudalismoa

Feudalismoa Erdi Aroko Europako sistema politiko, ekonomiko eta soziala zen, XI-XIII. mendeen artean emana. Erreinuak konderri eta jaurerri txikiagoetan banatzen zen, non jauntxoek beraien basailuen babesa bermatzen zuten, eta hauek trukean zergak eta tributuak ordaindu behar izaten zituzte jaunaren lurrak erabiltzeagatik. Jauntxo feudal hauek nobleak edota Elizako kidea ziren eta erregearekin dependentzia erlazio bat zuten, handiagoa edo txikiagoa izan zitekeena.

Bere jatorria Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondoko herri barbaro inbasioetan, nekazaritzaren nagusitasunean, garaiko teozentrismoan eta gizartearen kontzeptu piramidalean datza.

(Andrea)

Judaismoa

Judaismoa, juduen erlijioa, gaur egun bizirik dauden erlijio monoteistatatik zaharrena da. Judaismoaren doktrina, profezia eta historian oinarritzen dira beste erlijio abrahamiko guztiak.

Beste erlijioak ez bezala, hau ez dago profeta edo salbatzaile batean oinarriturik, herri aukeratu batean baizik.

Jainko sortzaile batengan sinesten dute, espirituala eta hilezkorra. Sinesten dute egun batean Jainkoak Mesias bat bidaliko duela, gizon hori Daviden tribuko ondorengoa izango da. Une horretatik aurrera guztiak bakean eta Gogaidetasunean biziko garela uste dute, Jainko bakarrarengandik lotuta.

(ANDREA)

Islama

Islama Mahoma Profetak Arabian VII. mendean sortutako erlijioa da. Kronologikoki erlijio abrahamikoen hirugarrena da, Judaismo eta Kristautasunaren ondotik, eta elementu asko jasoko ditu aipatutako erlijioetatik.
Islamaren libururik sakratuena Korana da. Eta maila handiena kalifa da.
honek errezitazioa esan nahi du; bertan Mahomak Jainkoarengandik jasotako errebelazioa azaltzen da. Hasieran, Profeta hil zen arte, errebelazioa ahoz-aho igortzen zen, hortik liburuaren izena.
Islama praktikatzen duen pertsonari musulman deitzen zaio eta euren tenplua meskitak dira.
Islama Afrikako Iparraldera, Espainara eta Ekialde hurbilera edatu zen.
Iberiar Penintsularen konkista 711n hasi zen, Guadaleteko batailan bisigodoak garaitzean. Hurrengo zortzi urteetan penintsula osoa bereganatu zuten, gehienetan tokian tokiko nobleziarekin izandako bake itunen bidez. Euskal Herrira ere iritsi ziren, Iruñean Gazteluko Plazako azken indusketek erakutsi duten moduan. Iparralderago ere joan ziren, harik eta Toursko guduan Karlos Martel frankoen buruzagiak garaitu zituen arte (732).
1956ko martxoaren 23an Pakistan munduko lehen islamiar errepublika bihurtu zen.

(Andrea)