lunes, 30 de marzo de 2009

Heresiak

Heresiaren kontrako borrokaren historia luzea zen Eliza Katolikoan barnan. Erdi Aroko Mendebaldean, arrianismoa izan zen lehenengoetakoa, zeinek Hirutasuna zalantzan jartzen zuen. Godoek kristautasuna adar hau onartu arren, Rekaredo erregeak 589an katolizismoa hartu zuen.

Geroztik, noizean behin garatu ziren, batez ere 1000. urtearen inguruan, baina oso gutxitan finkatzen ziren eskualde bateko populazio gehienaren artean. Hala gertatu zen Okzitanian katarismoarekin, edo Bohemian Jean Husekin (1369-1415) besteak beste.

XII. mendetik aurrera, Elizak eskeko ordenen laguntza, frantziskotarrena eta, batez ere, domingotarrena, izan zuen heresien hedapena mugatu ahal izateko. Elizaren batasuna bermatzeko, Elizak bitarteko bortitzak erabili zituen hainbatetan: hala nola, Albiko Gurutzada, Husitar Gerrak, Gregorio IX.ak (1227-1241) Inkisizioaren sorrera...

(Andrea)

Gurutzadak

Gurutzadak XI. eta XIII. mendeen artean Aita Santuak deitutako kanpaina militar batzuk izan ziren, musulmanei Lur Santuak kentzea helburu zutenak.
Funtsean, noble feudalen hedatze nahiek, Asiako merkataritzaren kontrolak eta Aita Santuak ekialdeko elizekiko nahi zuen nagusitasunak bultzatu zituzten.

LEHEN GURUTZADA 1095-1099G

Judutarren sarraskia lehen gurutzadan
Urbano II.aren deiak, jende xumea jarri zuen martxan lehenik, "Behartsuen gurutzada" delakoa osatuz. Modu traketsean ekialdera abiatu ziren, judutarren sarraski ugari eraginez bidean. Arduragabe turkiar lurraldean barneratu ziren, non arazorik gabe suntsituak izan ziren.
"Printzeen gurutzada" delako antolatuagoa izan zen, Frantzia, Herbehereak eta Siziliako erreinu normandiarreko tropez osatua eta Godofredo Bouillonekoa, Raimundo Tolosakoa eta Bohemundo Tarentokoa bezalako erdi mailako nobleek agindua. Konstantinoplako beraien egonaldian, turkiarrek okupatutako lurralde oro Bizantziar Inperioari itzultzea zin egin zuten.

(Andrea)

Antso III.a


Antso III.a Gartzes Nagusia (992 - Oviedo, 1035eko urriaren 18a) Ximeno dinastiaren Iruñeko VIII. erregea (1004 - 1035) eta Euskal Lurraldea batu zuen lehena.
Antso III.a Nagusiak oinordetza bere seme Gartzia III.a Santxez Naiarakoari utzi zion erreinu osoa, eta bere beste hiru semeei lurralde banaren jaurgoa. Hau da, oraingo Nafarroa-Errioxa-Euskal Autonomia Erkidegoa biltzen zituen lurren agintea Gartziari zuzenean utzi zion.
(Ane)

jueves, 26 de marzo de 2009

Krisia

XIII.mendearen bukaeran nekazaritzako produkzioaren eta biztanleriaren arteko oreka apurtzen hasi zen. Nekazaritzak ezin zuen gehiago produzitu eta ezinezkoa zen lur gehiago lantzea.Horretaz gain XIV.mendearen lehenengo zatiaz geroztik behin eta berriro ziklikoki errepikatzen ziren krisialdiak gertatu ziren, eta izurriteetan eta gerretan milaka biktima egon ziren.
Gerraren izurriaren eta gosearen ondorioz beherakada demografiko handia (biztanleria asko jeitsi) egon zen; horren ondorioak berehala nabarmendu ziren:
-Lur asko hutsik gelditu ziren.
-Jaunen diru sarrerak behera egin zuten.
-Jaunen indarkeria areagotu egin zen.
-Hirietako gatazkak ugaritu egin ziren.

Apurka-apurka jauntxoak baldintza hobeagoak eskaintzen hasi ziren eta egoera hobera joaten hasi zen XV.mendean.
Jauntxoek beraien lurretan jendeak lan egitea eta lurrak lantzea behar zutenez, baldintza hobeagoak ezarri zituzten eta hala XV.mendearen erdialdean egoera hobera joaten hasi zen.
(Ane)

lunes, 23 de marzo de 2009

Amerikaren aurkikuntza

Amerikaren aurkikuntza deritzo 1492ko urriaren 12an europar talde batek, Kristobal Kolon buru zutela, Asiara iritsi zirela pentsatuz, Karibeko itsasoko Guanahani uhartera iristeari, Espainiako Errege Katolikoen agindupean. Historia unibertsaleko momentu gorenetariko bat dela esan ohi da, aurkikuntza hark, bortitza izan zen arren, bi giza mundu oso desberdinen topaketa ekarri baitzuen, ordura arte bakoitzak bere bidea jarraitu zuen bestea existitzen zela ere jakin gabe. Aurkikuntzak oso eragin haundia izan zuen Europan, eta mundu modernoaren abiapuntu izan zen.

Kristobal Kolonek uste zuen Asiara iritsi zela -garai hartan Indiak izendatua- eta uste horrekin utzi zuen mundua, europarrentzat ezezaguna zen kontinente bat aurkitu zuela jakin gabe.
(Ane)

KrIsToBaL KoLoN

Kristobal Kolon (1451-1506) Gaztelako koroarentzat lanean aritu zen nabigatzaile eta kartografo genovatarra izan zen. 1492.eko urriaren 12an Amerika aurkitu zuen europarrentzat. Kolonbiako Errepublikak Kolon omenez hartu zuen izen hau.1451n jaio zela esaten da eta, agian, Genovan(Italian)
Gizon polemikoa eta misteriotsua, autodidakta eta behatzaile handia izan zen.
Asko izan ziren, Kristobal Kolonek eginiko bidaiak. Apunteak eta idatzizko notak egiten jaioa zen eta, honela, berak eginiko hainbat bidaia kontatzen ditu, Egeo itsasotik, Erresuma Batuak eta Islandiara arte.1480an Felipa Muñiz de Perestrellorekin ezkondu zen Portugalen beranduago, bere lehenengo semea jaio zen: Diego Kolon.
Kolonek Indiara iristeko irrikaz zegoen, paraje haietan aberastasun handia zegoela uste baitzuen.Triste eta gaixo, egin zuenaren garrantziaz ohartu gabe, 1506ko maiatzaren 20an hil zen Valladoliden. Kolonen iritziz, Ekialdeko lurretara Indietara edo Cipangora (Japonia), Europatik mendebalderantz bidaiatuz irits zitekeen. Portugaldarrak, berriz, urrutiko leku horietara Afrika inguratuz iritsi nahian zebiltzan.
(Andrea eta Ane)