lunes, 30 de marzo de 2009

Heresiak

Heresiaren kontrako borrokaren historia luzea zen Eliza Katolikoan barnan. Erdi Aroko Mendebaldean, arrianismoa izan zen lehenengoetakoa, zeinek Hirutasuna zalantzan jartzen zuen. Godoek kristautasuna adar hau onartu arren, Rekaredo erregeak 589an katolizismoa hartu zuen.

Geroztik, noizean behin garatu ziren, batez ere 1000. urtearen inguruan, baina oso gutxitan finkatzen ziren eskualde bateko populazio gehienaren artean. Hala gertatu zen Okzitanian katarismoarekin, edo Bohemian Jean Husekin (1369-1415) besteak beste.

XII. mendetik aurrera, Elizak eskeko ordenen laguntza, frantziskotarrena eta, batez ere, domingotarrena, izan zuen heresien hedapena mugatu ahal izateko. Elizaren batasuna bermatzeko, Elizak bitarteko bortitzak erabili zituen hainbatetan: hala nola, Albiko Gurutzada, Husitar Gerrak, Gregorio IX.ak (1227-1241) Inkisizioaren sorrera...

(Andrea)

Gurutzadak

Gurutzadak XI. eta XIII. mendeen artean Aita Santuak deitutako kanpaina militar batzuk izan ziren, musulmanei Lur Santuak kentzea helburu zutenak.
Funtsean, noble feudalen hedatze nahiek, Asiako merkataritzaren kontrolak eta Aita Santuak ekialdeko elizekiko nahi zuen nagusitasunak bultzatu zituzten.

LEHEN GURUTZADA 1095-1099G

Judutarren sarraskia lehen gurutzadan
Urbano II.aren deiak, jende xumea jarri zuen martxan lehenik, "Behartsuen gurutzada" delakoa osatuz. Modu traketsean ekialdera abiatu ziren, judutarren sarraski ugari eraginez bidean. Arduragabe turkiar lurraldean barneratu ziren, non arazorik gabe suntsituak izan ziren.
"Printzeen gurutzada" delako antolatuagoa izan zen, Frantzia, Herbehereak eta Siziliako erreinu normandiarreko tropez osatua eta Godofredo Bouillonekoa, Raimundo Tolosakoa eta Bohemundo Tarentokoa bezalako erdi mailako nobleek agindua. Konstantinoplako beraien egonaldian, turkiarrek okupatutako lurralde oro Bizantziar Inperioari itzultzea zin egin zuten.

(Andrea)

Antso III.a


Antso III.a Gartzes Nagusia (992 - Oviedo, 1035eko urriaren 18a) Ximeno dinastiaren Iruñeko VIII. erregea (1004 - 1035) eta Euskal Lurraldea batu zuen lehena.
Antso III.a Nagusiak oinordetza bere seme Gartzia III.a Santxez Naiarakoari utzi zion erreinu osoa, eta bere beste hiru semeei lurralde banaren jaurgoa. Hau da, oraingo Nafarroa-Errioxa-Euskal Autonomia Erkidegoa biltzen zituen lurren agintea Gartziari zuzenean utzi zion.
(Ane)